Karlos III. Noblearen Gurutzea da Foru Komunitateko sari nagusietako bat da, eta sari horrekin jendaurrean aitortzen da Nafarroako gizartearen garapenean, proiekzioan eta prestigioan eta Foru Nafarroako kanpo-proiekzioan nabarmen lagundu duten pertsona eta erakundeak.
Aurtengoan honako hauei eman zaizkie sariak: David Beriain Amatriain kazetariaren amari (hil ondotik saritua), Florencio Domínguez Iribarren kazetariari (Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Zentroaren oraingo zuzendaria), Lorenzo Sarratea Azkarraga abeltzain baztandarra eta Erronkariko Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzaileko presidenteari, Isabel Sola Gurpegi koronabirusean aditu eta ikertzaileari eta Helena Taberna Ayerra zine zuzendari, ekoizle eta gidoilariari.
Lorenzo Sarratea Azkarraga
Lorenzo Sarratea Elizondon sortua da eta 2019tik Erronkariko Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzaileko presidentea. Txibite lehendakariak sari-emate ekitaldian adierazi zuenez, ekoizleen belaunaldi aunitz daude izendapenaren atzean, eta, mimoz, kalitate bikaineko produktuak egitea lortu dute. Txibitek azpimarratu zuenez, izenak Erronkariko jarduera ekonomikoari laguntzeaz gain, lurralde-kohesiorako faktore bat ere bada, eta Nafarroako produktuek duten irudi horri laguntzen dio, kalitatea eta bikaintasuna ezaugarri baitituzte.
Lorenzo Sarrateak saria biltzerakoan erran zuen ohore handia dela Karlos III.aren Gurutzea hartzea Erronkariko Jatorrizko Deituraren izenean, eta Orientazio Departamentuarentzat lan egin duten pertsona guztiei eskaini zien saria. Nafarroako gainerako jatorri-deiturak eta kalitate-markak ekarri zituen gogora, «kalitatezko elikagaiak ekoizten egunero egiten duten lanagatik».