Bortz lagun sarituko ditu aurten Gobernuak Karlos III.aren Gurutzearekin Nafarroako proiekzioan eta prestigioan laguntzeagatik: David Beriain eta Florencio Domínguez kazetariak, Isabel Sola koronabirusean aditua, Helena Taberna zinema zuzendaria eta Lorenzo Sarratea Azkarraga Erronkariko Jatorri Izendapeneko presidentea.
Elizondoko abeltzaina 25 urtetik goiti aritu da Erronkariko Jatorri Deituraren alde lanean eta gaur egun bera da Kontseilu Erregulatzailearen burua. Harekin batera, Nafarroako Gobernuak Erronkari Jatorri Izendapena bera ere saritu nahi izan du; «Nafarroako enbaxadore izateagatik produktu horien bitartez, eta gure komunitatea elikagaien lanketan bikaintasunarekin lotzen laguntzeagatik».
Sari banaketa udaberrian egitekoa zen, baina gibelatu egin behar izan zuten koronabirusarengatik eta azaroan egitea aurreikusi dute.