'Esnatu Naiz' kabareta, antzerkia, dantza eta musika nahasten dituen showa aurkeztuko du aste honetan Andoni Mutiloa artistak Iruritan. Baztango Kultur Batzordeak eta Berdintasun Zerbitzuak antolatu dute ekitaldia.
Sinopsia
Elurrek Londresko The Pink Flamingo klubean egiten du lan. Dantzatzeaz eta kantatzeaz gain, bere showa izatea lortu du eta gauero jende asko joaten da bera ikustera. Harrigarria izan da Elurren eraldaketa. Izan ere, duela 10 urtera arte baserrian bizi zen bere familiarekin. Nola demontre lortu du baserritar euskaldun honek underground mugimenduko modako artista izatea Londresen? Zergatik da Beyonce honen guztiaren erruduna?