Nafarroa Berriz Altxak bertan behera utzi du igande honetan Noain eta Amaiur mendi lasterketa batekin lotzeko iragarria zuen erronka

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 10a, 14:30

Hasiera batean bi korrikalarik egin behar zuten kirol erronka baina, ikusita herritar aunitzek parte hartzeko nahia agertu dutela, igande honetakoa bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek, erronkan parte hartu nahi duten guztiek segurtasun bermeekin egin ahal izateko.

Erronkaren helburua Noain eta Amaiur arteko bidea egitea zen. Denera 70 kilometroko ibilbidea da, batez ere mendiko bidexketan barrena, baina Iruñea, Lantz eta Elizondoko herrietatik ere igaroko litzateke.

Nafarroa Berriz Altxak eskerrak eman nahi dizkie Baztango Udalari, Amaiurko Herriari eta Lantzeko Udalari, Noaingo eta Amaiurko Gazteluko batailako elkarteei, Amaiurko sokatira taldeari eta igande honetan egitekoa zen kirol erronkan parte hartzeko asmoa zuten herritar guztiei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun