Igandean abiatuko dira Getzeko monumentutik (08:45) eta Iruñea (08:45), Antsoain-Txantrea (09:15), Sorauren (10:15), Enderitz (10:30), Olague (11:30), Lantz (12:30), Almandoz (14:00), Ziga (15:15) eta Elizondo (15:30) pasatu ondotik Amaiurrera 17:00 aldera ailegatuko dira. Iruñean, Lantzen eta Elizondon geldialdi llaburrak eginen dituzte bi korrikalariek eta Amaiurrera ailegatzean ekitaldi ttiki bat eginen dute gazteluaren magalean. Hor, 2022rako Nafarroa Berriz Altxa ekimenak antolatuko duen ekitaldi nagusiaren berri emanen dute.
Ekimenari babesa emateko deia egin dute, bai korrikalariei Nafarroako ikurrekin harrera eginez, baita beraiekin batera kilometro batzuk lasterka eginez ere, beti ere kontuan hartuz ez dela herri lasterketa bat, ongi prestatutako bi kirolarik egin behar duten erronka baizik.