Elizondoko zahar etxeko langileek Iruñera eraman dute protesta

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 10a, 11:30

Langileek gaur seigarren greba eguna eginen dute, IDEA enpresari hitzarmen kolektiboa negoziatzea eskatuz.

Nafarroako zahar etxe pribatuen eta etxez etxeko laguntza-zerbitzuen lehen hitzarmenaren negoziazio bilera Iruñean egin zutela probestuz, Elizondoko zahar etxeko langile talde batek elkarretaratzea egin zuen atzo Iruñean, IDEA enpresak 2018tik berritu ez duen hitzarmena  negoziatzeko eta «kalitatezko zerbitzua eta lan baldintza duinak defendatzeko».

LAB sindikatuaren babesarekin, gaur haien seigarren greba eguna eginen dute, eta bi gehiago deitu dituzte, ekainaren 15 eta 17rako. Sindikatuak patronalari «langileekin negoziatzera eser dadila eta akordio batera irits dadila» eskatu dio.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun