Berroetan erre den bordako familia laguntzeko kontu korrontea partekatu dute

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 25a, 12:00

Berroetako Uzterteko bordak su hartu zuen larunbatean, tximinian hasi eta teilatura zabaldu zena. Ez zen inor zauritu, baina etxea arras kaltetua gelditu da.

Lau paretak ez bertze, dena erre da etxearen barnean; bi solairuak, etxeko tresneria, altzariak... Etxea berriz ere eraikitzeko, kontu korronte zenbakia partekatu dute nahi dutenek diruz lagundu dezaten:

  • ES40 2100 3699 1121 1501 9939

Familiari haien bizitza berreraikitzen laguntzeko edozein ekarpen eskertuko dute.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun