Lehen zantzuen arabera, sua tximinian piztu eta teilatura zabaldu da berehala. Suak kiskali ondotik teilatua lehen solairura erori da, eta ondotik lehen solairua ere arras erre da. Suhiltzaileek jakitera eman dutenez, etxeko egiturak kalte handiak izan ditu eta etxebizitza eraistea komeni dela ondorioztatu dute.
Hala ere, suhiltzaileak tenorez ibili dira eta erre den etxearen ondoan dauden bertze bi eraikin erre gabe salbatzea lortu dute.
