Oraindik arras itzali gabe segitzen duen Erratzuko sutea zaintzen ari da suhiltzaile talde bat

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 1a, 09:15

Igande gauerdian Erratzun, Iñarbildik Auza aldera piztu zen sutea zaintzen ari da suhiltzaile talde bat. Izan ere, orraindik arras itzali gabe dago eta mantso-mantso  bada ere, aitzinera segitzen du toki malkartsuetan barrena. Baldintza meteorologikoek aukera ematen badute, Nafarroako Gobernuko helikopteroek goizean saiatuko dira azken sugarrak itzaltzen. Suhiltzaileek jakitera eman dutenez, behin-behineko kalkuluen arabera, 300 hektarea sastraka eta ote erre dira dagoeneko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun