Baztango Udalak astelehenean egitekoa duten txertaketa antolatzeko 16 boluntario behar dituztela iragarri du. Hiru ordu eta erdiko bi txanda egin nahi dituzte: batzuk 08:30etik 12:00etara eta bertzeak 12:00etatik 15:30era aritzeko. Boluntarioek txertoa hartzera datozenei aparkatzen lagundu, sarreran egon, txanda eman edota aulkiak garbitu beharko dituzte. Izena eman nahi dutenek 948 58 00 06 telefonora deitu beharko dute.