Bosgarren urtez Europako txapeldun suertatu da Espainiako errugbi selekzioa eta aurten ere Saioa Jaurena Atxa, Leitzan bizi den elizondoarra izan da taldean. Gainera, Herbehereen kontrako finalean (87-0) entsegua ere egin zuen Jaurenak.
Emakumezkoen Sei Nazioen txapelketan parte hartzen ez duten selekzioek jokatzen dute Europako txapelketa hau. Ingalaterra, Irlanda, Eskozia, Gales, Frantzia eta Italia falta direla, Espainiako selekzioa nagusi izan da azken bortz urteetan eta dagoeneko Europako zortzi txapelketa irabaziak ditu. Garaipen honi esker, Espainiako selekzioa Zeelanda Berrian irailean jokatuko den Munduko txapelketarako sailkapen fasean aritzeko txartela eskuratu du. Martxoaren 13an jokatuko du Irlandaren kontra eta partidaren irabazlea sartuko da Munduko txapelketan.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!