Nafarroako Berdintasunerako Institutuak, Baztango Udalaren laguntzarekin, emakume gazteen ahalduntzerako Taupada egitasmoaren bigarren edizioa martxan paratu du. Emakume gazteei zuzenduriko doako saioa da, eta bertan, norberaren bizipenak partekatzeko gune seguru bat sortzea da helburu.
Saioak Baztanen, Iruñean, Izarbeibarren, Zentronikon eta Agoitzen eskainiko dira. Izen-emateak lotura honetan egin daitezke.
Informazio gehiago 848 42 04 04 telefonora deituz, 689 02 61 06 Whatsapp bidez edota programasinai@navarra.eus e-mailean eskura daiteke.
Baztango saioa
Baztanen eginen den Taupada saioa martxoaren 5ean, ortziralean, 16:00etatik 19:00etara Arizkunenean izanen da. Saioan 14 eta 25 urte bitarteko emakumeek parte hartu dezakete.