5Ga, osasuna eta elektromagnetismoa izanen dituzte hizpide ortziralean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 23a, 08:00
Asier Arregi ingeniaria. Argazkia: Goiena.

Osasuna osotasunean zikloaren barne, hondarreko solasaldia izanen dute ortziralean, otsailaren 26an, Elizondoko Arizkunenea kultur etxean.

Asier Arregi ingeniari agronomoa eta geobiologoak 5Ga, osasuna eta elektromagnetismoaz ariko da 18:00etan.

Asier Arregi

Nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, Lan Arriskuen Prebentzioan G.T.. Eremu elektromagnetikoetan eta Geometrian aditua.

Spiral4health lauburuaren diseinatzaile eta egilea. Antzinako obra maisuen geometriaren ikerle nekagaitza da Arregi. Eguzkiak eta ilargiak sortzen duten proportzio eta neurri sistemak proiektuen kalitatea hobetzeko lanetan maisua.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun