Ttipi Txartela

«Covid-agatik antolaketa berria dugu kiroldegian»

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 19a, 19:30

Maria PLAZA AZKARATE, Giltxaurdi udal kiroldegiko kudeatzailea

Pandemiaren kontra egiteko osasun agintariek indarrean jarri dituzten murrizketek bete-betean eragin diete kiroldegiei ere. Hala ere, Giltxaurdin bilatu dute modua jarduerekin aitzinera segitzeko eta erabiltzaileei zerbitzu egokia emateko.

Neguko denboraldian web orria estreinatu zuten eta, geroztik, hori erabiltzen dute erreserbak eta izen-emateak egiteko. Ikastaroen funtzionamendua ere bertze gisara dute orain. «Pandemiarekin dena aldatu zaigu» dio Maria Plazak, kiroldegiko kudeatzaileak. Eta egia erran, erraztasuna eta praktikotasuna bilatuz, aitzinera egin dute ikastaro eta jarduera gehienekin. «Jardueretan apuntatzeko gehienez aste bat lehenago izena eman daiteke, eta tokia izanez gero, klasea den egun bera arte apunta daiteke. Klaseak banaka ordaintzen dira, hau da, bakoitzak egiten dituen saioen arabera ordaintzen du». Hori bai, taldea osatzeko gutienez 5 pertsonek eman behar dute izena, (5-10eko taldeak dituzte) astean behin edo bitan. Info +: giltxaurdi.eus edo 948 45 23 01 telefonoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun