Otsailaren 20an, larunbatean, Nekane Jurado ekonomialariak gaurko egoeraren gakoa izanen du solasgai. Hitzordua 18:00etan Arizkunenean finkatu dute.
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan, Aktuaritza eta Finantza Zientzietan eta Psikologia Klinikoan lizentziatua da Nekane Jurado. 1988tik Ezker Abertzaleko Sozioekonomia Arlo Nazionalean lan egin du. Bertzalde, Ezpala aldizkariaren sortzailea eta Elkartzen elkarteko kidea da. Genero ikertzailea eta ekonomialari marxista da, ekonomia arloan emakumeen ekarpena aztertu du.