Baztango etxebizitza arazoari aurre egiteko batzarra eginen dute ortzegunean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 10a, 10:00

Baztanen bizi nahi dugu batzar irekia otsailaren 11n, ortzegunean, 18:30ean Arizkunenean izanen da.

Antolatzaileek adierazi dutenez, gazteek «Baztanen bizitzeko lehen oztopoa etxebizitza lortzea» dela adierazi dute. Gazteek etxebizitza erosteko «gaitasun ekonomikorik ez» dute eta Baztanen alokatzeko etxeen eskaintza «penagarria» dela jakinarazi dute. Beraien eskera argia da «Baztanen bizi nahi dugu» eta helburu hau lortzeko herritarrak batzar irekira gonbidatu dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun