Elizondoko herriak igande eguerdian batzarra eginen du heldu diren bi urteetarako Herriko Etxerako hautagaitzarik ote den sumatzeko

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 18a, 14:00

2020ko urtarrilean egin zen batzarreko argazkia. Argazkia: Ondikol.

Batzarra Arizkunenean eginen da. Edukiera 44 lagunentzako da, hortaz, herritar gehiago agertuko balira, Iriarte frontoian eginen da.

Batzarra 2020ko abenduaren 20an, igande honetan, 12:00etan eginen da eta puntu hauek landuko dira:

  1. Aurreko batzarreko aktaren irakurketa, eta hala balitz, bere onespena.
  2. 2021-2022 biurtekoan alkate-juratu lanetan aritzeko hautagaien aurkezpena.
  3. Galde-eskeak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun