Almandozko harrobia zabaltzeko proiektuaren kontra agertu dira 69 herritar

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 29a, 12:00
Almandozko harrobiaren ikuspegia.

Aurkeztu den egitasmoaren arabera, hilerritik 23 metrora ailegatuko litzateke harrobia

Almandozko harrobia zabaltzeko egitasmoari buruz solastatzeko batzarrea egin zuten ortziralean Almandozen. Proiektu horri alegazioak aurkeztu dizkiote, herrigunetik hurbil ailegatuko bailitzake harrobia orai planifikatua dagoen moduan, hilerritik 23 metro eskasera. 69 herritarrek sinatu dute alegazioa eta bertze batek, modu partikularran, bertze alegazio bat ere aurkeztu du.

Lehenagotik ere eztabaida sortua du Almandozko harrobiaren zabaltzeak. Joan den urtean harrobirako sarbidearen inguruan izan zen kalapita. Orain aurkeztu den zabaltze-proiektua Baztango hurrengo batzar orokorrean, junta generalean, aztertuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun