Arras Baztan Fundazioak tokiko ekonomia pizten laguntzeko 10.000 euro bideratu du 15 euroko bonuetan Baztango ehun ekonomikoan erabiltzeko. Piztu! bonuak ekainaren 1etik 7ra jaulki ziren lehenik eta aste honetan, ekainaren 15etik 21era ere eskuratzeko aukera izanen da Elizondoko plazako informazio bilegoan, 10:00etatik 15:00etara. Hartzeko tenorean non gastatu nahi duten hautatu beharko dute. Horretarako enpresen zerrenda eguneratua argitaratuko da www.arrasbaztan.eus web orrian eta Informazio Bulegoan ere kontsultagarri egonen da.