Iñaki Marcos Zorroza Baztango Osasun Zentroko zuzendariak TTIPI-TTAPAri erran dionez, «zenbaki horiek ez dira egunerokoan islatzen. Medikuen kontsultategietan ez dugu aspaldi kasu positiborik izan eta eskatzen ditugun ia PCR probak guztiak negatiboak izaten dira». Hortik aparte, «positibo horietako batzuk behin eta berriz positibo eman duten pertsona berari» dagozkienak izaten ahal direla nabarmendu du.