Koronabirusa

Baztanen kirola kanpoan egiteari buruzko irizpidea aldatu du Gobernuaren Ordezkaritzak

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 2a, 08:27

Kirola norberaren herrian egiteko ez da ordutegi murrizketarik izanen. Udalerrian barna, aldiz, ezin izanen da mugitu kirola egiteko.

Ohar berria zabaldu zuen atzo arratsean Baztango udalak. Horren arabera, Estatuko Aldizkari Ofizialak 2020-4767 Aginduak 5.2. artikuluan dioenari interpretazio berria egin dio Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzak, betiere Baztango udalerriari dagokionez. Ikusi xehetasunak beherago.

Baztango Udalak ohar horretan adierazi duenez, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzaren arabera Baztanen:

  • Kirola norberaren herrian bakarrik egiten ahalko da, ordu tarteak kontuan hartu gabe. Konparaziora, erratzuarrak Izpegirat, iruritarrak Artesiagarat edo elizondoarrak Beartzunerat.
  • Udalerrian barna, berriz, ezin izanen da mugitu kirola egiteko. Adibidez, Arraioztik Otsondora edo Azpilkuetatik Artesiagarat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun