Koronabirusa

Baztani ez dio eraginen kirola kanpoan egiteko ordutegi murrizketak, betiere herri bakoitzaren barnean

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 1a, 13:08

Baztango ikuspegia Izpegitik

Baztango Udalak zabaldu duen informazio ohar batean jakitera eman duenez, Baztan 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerria bada ere, ez dio irmoki eraginen Estatuko Aldizkari Ofizialak 2020-4767 Aginduak 5.2. artikuluaren arabera. Ikusi xehetasunak beherago. Eskualdearen hegoaldeko gainerako udalerri guztiak 5.000 biztanle baino gutiagokoak direnez, ez dute ordutegi murrizketarik.

Baztango Udalak ohar horretan adierazi duenez, «eskumena duten agintariekin solastatu ondotik, eta bertzerik erraten ez den bizkitartean»:

  • Herri bakoitzaren barnean ibiltzeko ordutegi-tarteak ez dira kontuan hartuko. Konparaziora, erratzuarrak Izpegirat joateko edo iruritarrak Artesiagarat.
  • Udalerrian barna ibiltzeko, hau da, Baztanen barna, ordutegi-tarteak kontuan hartuko dira. Adibidez, Anizetik Izpegirat joateko, edo Azpilkuetatik Artesiagarat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun