Elizondoko inauteriak otsailaren 21ean eta 22an ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2020ko ots. 19a, 11:30
Larunbatean Elizondoko karrikak kolorez beteko dituzte mozorro eta orgek.

Otsailaren 21ean eta 22an ospatuko dituzte inauteriak Elizondon. Gazteen puska biltzearekin hasi, haurren desfilea segi eta iluntzean danbor soinuak zabalduko dituzte karriketan barna. Biharamunean, mozorroak jantzi eta mimoz prestatutako orgak karrikara ateratzeko eguna izanen dute. 

Otsailak 21, ortziralea
09:00etan Gaztetxetik abiatuko dira eta puskak bilduz hasiko dituzte inauteriak. 16:00etan haurren desfilea izanen dute Ikastolako parketik hasita. (Eguraldi txarrarekin Baztan pilotalekuan). Ondotik txokolatada izanen dute Foru Plazan. (Eguraldi txarrarekin Iriarte pilotalekuan)  20:00etan danborrada izanen dute, Herriko Etxetik abiatuta herri osoan barna ibiliko dira musikariek lagunduta. *Danborradarako izena Casino, Intza, Hiru edo Saioa Ostatuetan eman beharko da (20 euro ordainduko dira danborrak eta pintxoak, pintxoak bakarrik 5 euro. Danborra ongi bueltatuz gero 10 euro itzuliko dituzte.

Otsailak 22, larunbata
11:30etatik aurrera Elizondoko karrikak kolorez beteko dira. Ikastolako parketik abiatuta orgen eta mozorroen desfilean eginen dute. 17:30etik 20:00etara dantzaldia plazan. Eguraldi txarra eginez gero Iriarte frontoian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun