Otsailaren 14an, Orakunde Eguna izanen dute. Goizean meza izanen da, eta segidan gazteak gosaltzeko bilduko dira. Irati eta Ekiñe trikitilariak lagun dituztela, Zigaurre auzoan eta baserrietan ibiliko dira, puskak biltzen.
Gaztetxoek 14:00etan bazkaria izanen dute eta 16:30ean hasita haur jolasak eta oilarra harrapatzea izanen dituzte. Ilunabarrean, 19:00etan, txokolate beroa dastatu eta dantzarako tartea izanen dute.
Larunbatean herri afaria
Otsailaren 15ean, larunbatean, gazteak gosaltzeko bilduko dira, trikiti eta pandero hotsak gidari dituztela. 20:30ean frontoian mozorro dantzaldia eginen dute, Beñatek alaitua eta 22:00etan herri afarian bilduko dira. Beñaten musikak girotuko ditu bazterak.