Kamioi gidari bati sei hilabeteko kartzela zigorra paratu diote N-121-A errepidean auto gidari bat estutzeagatik

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 20a, 15:17

Kamioi gidariak 1.500 euro ordaindu beharko dizkio familiari, eragindako kalte moralengatik.

Sei hilabeteko kartzela zigorraz gain, urtebeterako gidabaimena kendu diote kamioi gidariari.

Granadan bizi zen 45 urteko kamioi gidari errumaniar bati sei hilabeteko kartzela zigorra paratu eta urtebeterako gidabaimena kendu diote, N-121-A errepidean auto gidari bat estutzeagatik, Diario de Noticiasek jakitera eman duenez.

Kamioi gidariari, segurtasun-tarterik utzi gabe, autoan Bertizerantz zihoazten gidaria, haren neska-laguna eta 10 eta 15 urteko alabak arriskuan paratzea leporatu diote eta 1.500 euro ordaindu beharko dizkio familiari, eragindako kalte moralengatik. 

Foruzaingoak, gertaera gertatu zenean, hau da, martxoaren 31n, zabalkundea eman zion. Izan ere, familiak autotik kamioi-gidariak nola estutzen zuen grabatu zuen, segurtasun-tartearik utzi ez eta argiak emanez zein klaxona joz estutzen zuela ikusarazteko. Belate eta Almandozko tuneletan gertatu ziren jazarpenak eta foruzaingoak Sunbillan geldiarazi zuen kamioia. Orduan 500 euroko isuna paratu eta sei puntu kendu zizkioten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun