Kamioi-gidari bat salatu dute auto bat abiadura azkartzera behartzeagatik

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 1a, 07:30

500 euroko isuna ordaindu beharko du eta gida-baimeneko 6 puntu kendu dizkiote.

Foruzaingoak N-121-A errepidean 45 urteko kamioi-gidari bat salatu du ausarkeriaz gidatzeagatik.

Antza denez, zenbait kilometrotan kamioi-gidariak abiadura azkartzera behartu ditu. Gidaria 45 urteko errumaniarra da eta N-121-A errepidean, Sunbilla parean, harrapatu dute eta 500 euro ordaindu beharko ditu. Gisa bertsuan, gida-baimeneko sei puntu kendu dizkiote.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun