10:00etan zabalduko dute artisau eta ekoizleen azoka eta 20:30 arte Elizondoko plazan egonen dira. Toki berean, 11:30etik 12:30era, haurrentzako birziklapen tailerra eginen dute eta hori akitzean, Levelibular haur eta helduentzako ikuskizuna hasiko da.
Arratsaldean, 17:00etatik 18:30era, erraldoiak eta musikariak karrikaz karrika ibiliko dira eta bukatzean, 18:30ean, kioskoan txalaparta tailerra hasiko da.
Aipatu hitzordu horiez gain, egun osoan haurrek aurpegiak margotzeko aukera izanen dute eta musikariak plaza ingurua alaitzen ibiliko dira. Artisau eta ekoizleek lanekin erakusketa ere prestatuko dute eta saski baten zozketa ere eginen dute. Sotopilak jan nahi dituenak ere izanen du horretarako aukera.