Oronoz-Mugairiko bestak egunez egun

Ortzegun eguerdian izanen da herriko haur eta gazteen dantza-emanaldia.

Abuztuaren 14tik 17ra bitarte kirol hitzorduak, ikuskizunak, txapelketak, otorduak, kontzertuak eta bertzelako ekitaldiak izanen dituzte.

Abuztuak 14, asteazkena

11:00etan txupinazoa eta kalejira. 14:00etan haurren bazkaria. 15:00etatik 20:00etara puzgarriak eta donuts ball haurrentzat. 17:00etan  mus txapelketa herrikoendako elkartean. 21:00etan Baztan-zopak herriko plazan. 00:00etan Pali DJaren eskutik dantzaldia.

Abuztuak 15, ortzeguna

10:00etan dianak. 11:00etan meza. 12:00etan herriko haur eta gazteen dantza emanaldia. Ondotik luntxa. 18:00etan herriko pala txapelketako finala. 20:00etan mariatxiak Cazahuetes taldearen eskutik. 22:00etan Frantzisko akordeoilariaren eskutik dantzaldia.

Abuztuak 16, ortziralea

10:00etan dianak 12:00etan partxis eta xake lehiaketak herriko elkartean. 14:00etan gazte bazkaria 16:30ean Sakati elektrotxarangarekin herriari itzulia.  19:30ean gazte jokoak plazan. 22:00etan mozorro eta tortilla lehiaketa. 00:00etan kontzertuak.

Abuztuak 17, larunbata

10:00etan dianak. 14:00etan herri-bazkaria. 17:00etan dantzaldia Joxe Angelen eskutik. 00:00etan dantzaldia Bidean erromeria taldearekin.

Erlazionatuak

«Bestetan ez ezik, bertze egunetan ere herritarrok elkartu behar genuke»

Baztan Oronoz-Mugairi

Lierni OTEIZA MIGELTORENA Oronozko gaztea Ametsak zokoratuz eta «oinak lurrean mantenduz» bizitzen saiatzen den gaztea da Lierni Oteiz...
Oronoz-Mugairiko bestak argazkitan

Baztan Oronoz-Mugairi

Bihar botako dute Oronoz-Mugairiko bestei hasiera emanen dien txupinazoa. Gogoa suspertzeko, duela lauzpabortz urte ateratako argazkiak bildu ditugu.

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun