Besta giroan murgilduko da Amaiur abuztuaren 14tik 17ra

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 11a, 08:30
Giro ederra izanen dute aurten ere. Argazkiak: Ixabel Aleman.

Hilaren 15ean, ortzegunean, 17:30ean XLIV. Artzain Zakur Txapelketa izanen dute. 20:00etan, berriz, Manez eta Kobreak taldearen ahots eta doinuak girotuko du herria.

Abuztuak 14, asteazkena

20:00etan suziriak eta ezkil-jotzea. Kuxkuxtu txaranga herrian barna. 21:00etan Baztan-zopak, txarangak alaiturik. 01:00etan gaupasa Gabezin taldearekin (itzulera autobusa izanen da herriz herri, 04:00etan eta 06:30ean).

Abuztuak 15, ortzeguna

10:00etatik aitzinera Baztan Bidasoko XVII. ardi erakusketa eta lehiaketa, ardi gasna lehiaketa, artisau erakusketa, Burgete arrazako zaldien erakusketa eta iparraldeko ardi buru beltzen erakusketa, trikitilariek alaituta. 11:00etan meza. 12:00etan txistulariak herrian barna. Ondotik Gaztelu Taldearen emanaldia elizan. 13:00etan mutil-dantzak eta hamaiketakoa. 17:00etan artzain zakur desfilea trikitilariek alaituta. 17:30ean XLIV. Artzain Zakur Txapelketa, Patxi Etxeberriaren XV. Memoriala. 20:00etan Manez eta Kobreak taldearen eskutik, kantaldia.

Abuztuak 16, ortziralea

Dianak herriko gaiteroekin. 11:00etan esku pilota finalak. 11:30ean mus tximista Gaztelu ostatuan. 12:30ean haurrendako jokoak herriko plazan. 14:00etan haurren bazkaria elkartean eta gazteen bazkari autogestionatua. 16:00etan haurrendako puzgarriak eta apar besta. 19:00etatik 21:00etara Burrunba elektrotxaranga herrian barna. 19:30ean txokolate beroa. 21:00etan muxikoak, gaita, larrain-dantzak eta mutil-dantzak. 21:30ean gazteen afaria elkartean. 23:30ean kontzertuak: Pleura eta Los Zopilotes Txirriaos. Ondotik martxa goitiko ostatuan.

Abuztuak 17, larunbata

12:30ean XVIII. boneta jaurtiketa. 14:00etan zikiro jatea, Santxotenak alaiturik. 00:30ean gaupasa Gabenara taldearekin (autobusa herriz herri).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun