Erdizko meategiaren proiektuaz

Erdizko harrobi egitasmoaren kontra elkarretaratzea egin dute uztailaren 20an Elizondoko plazan

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 22a, 12:00
Ehun lagun baino geniago bildu miren Elizondoko plazan Erdizen harrobia egiteko asmoaren kontra. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Erdiz Bizirik taldea berriz lanean hasi da. Alde batetik Magnak aurkeztutako memoriaren irakurketa teknikoa eginez eta dagozkion “iradokizunak” eginen direla segurtatuz, baina batez ere herritarren mobilizazioa bultzatuz. Horrela, Baztandarren Biltzarra bezperan, elkarretaratzea egin zuten Elizondoko plazan, Ingurumenaren eta tokiko ekonomiaren alde: Erdiz Bizik lemapean. Ehun lagun baino gehiago bildu ziren.

Aitzineko aldian bezala baztandarren aurkakotasun jendetsu, jarraitu eta sendoa antolatuko du Erdiz Bizirik taldeak. «Eta horri buruz, lehendabiziko pausu ttipia larunbatekoa izan da. Erdiz gelditu genuen eta berriz geldituko dugu!», adierazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun