Erdizko meategiaren proiektuaz

Erdizen harrobia egiteko txostena aurkeztu dio Magnak Nafarroako Gobernuari

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko uzt. 8a, 08:43

Magnak 2008an iragarri zuen Erdizen harrobia egiteko proiektua bertan behera utziko zuela, baina berriz Baztanera begira jarri da. Berriki, Artesiagan magnesita ustiatzeko proiektua aurkeztu dio Nafarroako Gobernuari, proiektuaren ingurumen inpaktuaren ebaluazioa egiteko tramitazioa hasteko helburuarekin.

Aurkeztu duen laburpen-memoriaren arabera, urtean 570.000 tona mineral aterako lituzke eta 89,07 hektareatan eginen luke ustiapena. Ustiatu nahi duen eremua Erregerenako Mankomunitatearena, Baztangoa eta Eugikoa da. Behin txostena aurkeztuta, 30 egun balioduneko epea izanen da iradokizunak aurkezteko.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun