Txupinazoarekin eta txopo goratzearekin abiatu dira Arizkungo San Juan bestak

Ttipi-Ttapa 2019ko ekainaren 21a

Arizkun Rock jaialdia izanen dute ortzirale arratsean

Ohiturari eutsiz, txupinazoarekin eta txopo goratzearekin abiatu ziren ekainaren 20an, ortzegun arratsaldean Arizkungo San Juan bestak. Aitzinetik, dianak ere izan zituzten.Ortziralean, gazte-bazkaria, trikitixa, erraldoiak eta mutildantzak izanen dituzte eta arratseko hamaiketatik aitzinera, Arizkun Rock jaialdia, Nafarroa 1512, En Tol Sarmiento eta DJ Tirri&Teryrekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun