«Elkarlanari esker ateratzen dira aitzinerat Arizkungo bestak»

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 18a, 07:30

Idoia, Maite, Itsaso eta Jone dira Arizkungo bestetako danbolin nagusia.

Idoia, Maite, Itsaso eta Jone, Arizkungo bestetako danbolin nagusiak

Txinpartatik sugarra sortzeko, lau eguneko egitaraua osatu dute Idoia, Maite, Itsaso eta Jonek. Beraiek dira Arizkungo bestetako danbolin nagusiak eta egitaraua betetzeko azken gauzak lotu ondotik, besten esperoan dira. 

Aspertzeko tarterik gabe 

Bereziki maite dute lehenbiziko eguna: «Baztan zopak gogoz eta bestondorik gabe hartzen ditugulako». Ondoko egunetan ere ez dute aspertzeko tarterik: «egunero bada zerbait, baztan zopetatik hasi eta zikiro egunera arte. Tartean haurren eguna, gazteena eta Sanjuan eguna izaten ditugu». Eta egunez egun, errepikatzen den argazkia ere bai, dantzariz betetako plazarena: «arizkundarrak franko dantzariak gara, plaza borobila dugula aprobetxatu beharra dago».

Sanjuanak aipatu eta ezin suak piztu gabe utzi: «jendetza biltzen da sanjuan bezperan. Aunitzendako bestetako ekitaldirik politena izaten da. Ezkil jotzeak eta suak bikote ederra osatzen dute».

 

Berrikuntzei ere tokia eginez 

Tradizioak soilik ez, berrikuntzek ere erakartzen dute jendea eta horren erakusle da «azken urteetan Arizkun Rock jaialdiak hartu duen indarra. Ortziralean jende aunitz etortzen da kontzertuen aitzakipean».

Mimoz prestatu dutenak arrakasta izatea nahi lukete orain. Ezer guti gehiago egin dezakete: «herritarrak bestara animatzeko barra librea jartzea izanen litzateke sekretua baina ezin dugunez, barra librerik gabe, eginen diegu gonbidapena». Suaren bueltan bildu eta denen artean besta giroa hauspotzekoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun