San Juan suak herriz herri

Arizkungo bestak ekainaren 20tik 24ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 18a, 06:30
San Juan bezperan giro bikaina izanen dute Arizkungo karriketan. Argazkia: valledebaztan.com

Ortzirale arratsean Arizkun Rock jaialdia izanen dute 

Ortzegun arratsaldean botako den txupinazoarekin eta txopo goratzearekin hasi eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte aurten ere Arizkungo San Juan bestetan. Ortziralean Arizkun Rock jaialdia izanen dute, igandean San Juan suak eta astelehenean, herriko haurren maratoia eta Imuntzo eta Beloki trikitilarien saioa.

Ekainak 20, ortzeguna

19:00etan dianak eta txupinazoa. 19:30ean txopo goratzea. 21:30ean Baztan zopak Beñatek alaiturik.

 

Ekainak 21, ortziralea

10:00etan dianak. 11:00etan Amaia Zinkunegiren eskutik haurrendako tailerrak. 14:00etan gazte bazkaria. 17:00etan herriko haurrekin trikitixa kalejira. 18:00etan erraldoiak. 20:30ean mutil-dantzak eta gaiteroak.  23:00etan Arikun Rock: Nafarroa 1512, En Tol Sarmiento eta Dj Tirri&Tery.

 

Ekainak 22, larunbata

10:00etan dianak. 10:30etik aitzinera Enrique's Party. 14:00etan haurren bazkaria. 18:00etan txokolate jatea. 19:00etan dantzaldia Oharkaberekin. 20:30ean mutil-dantza eta gaiteroak. 00:00etan Oharkabe. 03:00etatik aitzinera Dj Tirri&Tery.

 

Ekainak 23, igandea

10:00etan dianak. 11:00etan Baztango dantzarien eta herriko haurren emanaldia. 12:00etan mus txapelketa azkarra. 14:00etan zikiroa Agerraldek alaituta. 20:30ean mutil-dantzak. Ilunabarrean San Juan suak eta ondotik gaiteroak. 23:00etan guatekea elkartean.

 

Ekainak 24, astelehena

10:00etan dianak. 11:00etan meza. 12:00etan mutil-dantzak. 13:00etan herriko luntxa. 17:00etan herriko haurren maratoia. 18:00etan Imuntzo eta Beloki trikitilarien saioa. 21:00etan mutil-dantzak eta gaiteroak. 21:30ean merienda-afaria. 00:00etan txopo botatzea eta ondotik Gaixoa ni.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun