Iruñeko Hoberena abesbatzak ezusteko emanaldia eskaini du Elizondoko Zahar Etxean

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 4a, 11:07
Iruñeko Hoberena abesbatzakoek sorpresa eman zioten Maruja Cirizari.

Betidanik abesbatzako kide izan den Maruja Cirizari sorpresa hunkigarria eskaini zioten igandean

Hilabete Kulturala ospatzen hasiak dira Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxean. Aitzinetik iragarritako ekitaldiekin batera, sorpresa ere izan zuten ekainaren 2an: Iruñeko Hoberena abesbatzak emanaldia eskaini zuen igandean. Izan ere, Zahar Etxean bizi den Maruja Ciriza abesbatzako kide izan da betidanik eta bere lagunek sorpresa hunkigarria eta detaile paregabea eman nahi izan zioten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun