Xaldubik piztu du Iruritako bestetako lehen suziria

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 30a, 09:39
Iruritan, Joxe Mari Zelaieta ‘Xaldubi’ izan zen lehen suziria piztu zuena. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Salbatore egun handia ospatuko dute gaur bai Iruritan, baita Urdazubin ere

 

Iruritako Salbatoreetako txupinazoak (eta zortzi ordu beranduago Urdazubikoak) hasiera eman die eskualdeko besta zirimolari. Iruritan, Joxe Mari Zelaieta ‘Xaldubi’ izan zen lehen suziria piztu zuena. Baztango udaleko mantenimendu-lanen koordinatzailea da Xaldubi eta bera izan zen Iruritako bestei hasiera emateko ardura izan zuena. Ondotik, Baztango Gaitariak eta Jo ala Jo taldeko erraldoiak dantzatu zituzten.

Iruritan nahiz Urdazubin, Salbatore egun handia ospatuko dute gaur eta ospakizun egitarau zabalak dituzte aitzinetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun