Iruritako Salbatore bestek hasiera emanen diote herrietako ospakizun zirimolari

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 27a, 10:00
Iruritako Salbatoreekin abiatuko dira herrietako bestak gure inguruan. Argazkia: valledebaztan.com

Maiatzaren 29an, asteazken eguerdian botako dute txupinazoa

Ohikoa denez, Salbatore bestek hasiera emanen diote gure eskualdeko herrietako ospakizunei. Maiatzaren 29an, asteazken eguerdian botako dute txupinazoa Iruritan eta ordu batzuk beranduago Urdazubin. Iruritakoei dagokienez, igandera bitarte egitarau zabala prestatu dute.

Maiatzak 29, asteazkena

12:00etan txupinazoa eta herriari buelta Baztango gaiteroekin eta erraldoiekin. 16:00etan haurrendako jokoak eta haurren trinkete pilota txapelketako finalerdiak. 18:00etan merendua. 18:00etan trikipoteoa. 18:30etatik 20:30era dantzaldia Salaberrirekin. 20:00etan ezkil-jotzea. 21:00etan Baztan zopak. 01:00etatik 04:00etara dantzaldia karpan Salaberrirekin.

 

Maiatzak 30, ortzeguna

10:00etan dianak. 11:00etan meza. 12:00etan Muxikoak plazan. 13:00etan luntxa. 17:00etan Trinketeko Haurren VI. Esku pilota txapelketako finalak. 18:00etan Trinketeko XII. Esku pilota txapelketako finalak. 19:00etatik 20:00etara Menditarrak. 20:00etatik 21:30era Hauspolariak 21:30ean Mutildantzak. 00:30etatik 04:00etara  dantzaldia Hauspolariek taldearekin.

 

Maiatzak 31, ortziralea

09:00etan dianak baserrietan. 11:00etan haurrendako jokoak frontoian. 13:30ean haurrendako bazkaria karpan. 14:00etan jubilatuen bazkaria Olari jatetxean. Gazte bazkaria Baigorriko merenderoetan. 15:00etan haurrendako jokoak. 18:00etan txokolate-jatea. 18:30ean kalejira erraldoiekin. 19:00etan dantzaldia Tirri&Tery-ren eskutik. 20:30etik 21:30era dantzaldia Oharkaberekin. 21:30ean Mutildantzak. 23:00etan Burrunba elektrotxaranga eta ondotik Tirri&Tery karpan. 01:00etik 04:30era dantzaldia Oharkaberekin.

 

Ekainak 1, larunbata

10:00etan dianak Kuxkuxtu taldearekin. 12:00etan karrika buelta erraldoiekin. 14:00etan zikiro-jatea txarangak alaiturik. 18:00etan herriari itzulia Kuxkuxtu taldearekin. 20:00etan dantzaldia Fan&Go taldearekin. 21:30ean Mutildatzak. 01:00etatik 04:30era gaupasa Fan&Go erromeria taldearekin.

 

Ekainak 2, igandea

11:00etan bizikleta karrera haur eta gaztetxoendako. Ondotik karrika buelta erraldoiekin. 17:30ean motozerra erakustaldia plazan eta segidan zozketa. 19:00etatik aitzinera dantzaldia Txamukos maritxiekin.  Ondotik bestei akabaila emateko Gaixoa ni.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun