Maiatzaren 22an Ipar Euskal Herritik ikasiz solasaldia antolatu dute Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. 19:30ean izanen da, eta kanpaina borobiltzeko, maiatzaren 24an triki-poteoa eginen dute, 20:00etan Foruen Plazatik abiatuta.
Astelehen egindako mitin nagusiaz gain, herriz herri kanpaina egiten ari da Baztango EH Bildu. Asteazkenean merendu bilkura egin zuen Oronozen eta gauza bera egin zuen ortzegunean Erratzun. Ortziralean taldeko argazkia aterako dute, 19:30ean, eta maiatzaren 20an Anizen merendu-bilkura eginen dute.
Maiatzaren 22an Ipar Euskal Herritik ikasiz solasaldia antolatu dute Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. 19:30ean izanen da, eta kanpaina borobiltzeko, maiatzaren 24an triki-poteoa eginen dute, 20:00etan Foruen Plazatik abiatuta.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.