Orakunde Egunarekin abiatu dira inauteriak Elizondon

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 1a, 10:00

Ortzegun Gizen, Orakunde Eguna, Oilar Dantza… Izen ezberdinekin baina herri aunitzetan inauteriak hasteko eguna izan ohi da. Elizondon ere ikastetxeetako haurrek hasi zuten besta eta arratsaldean oilarren ordua izan zuten. Argazkiak: Fernando Anbustegi

Goizean karrikaz karrika ibili ziren. Ttikienk Foruen Plazan bildu ziren eta koxkorxeagoak Iriarte pilotalekuan. Bazkalondoan Oilar Jokoa izan zuten.  13 oilar izan ziren plazan eta 13 neska-mutikok, guraso eta irakaslek lortu zuten ezpatarekin ukitzea: Enaitz Karrika, Nur San Millan, Urko Etxeberria, Ninbe Urroz, Laia Arriada, Elorri Ruiz de Larrinaga, Mattin Arraztoa, Kaiet Iribarren, Javier Etxaide, Ekiñe Laurnagarai eta Keira Ballarena (bikotea), Garazi Lizardi eta Maialen Karrikaburu (bikotea), Xabi Elizalde (irakaslea) eta  Patricia Pellicer (ama).

Oilar Jokoaren ondotik zozketa ere egin zuten. Bertan Baztan elkarteko komertzioetan erosketak egiteko 150, 100 eta 50 euro txartelak zozketatu zituzten eta 2.314, 2.980 eta 2.809 zenbakiei egokitu zaizkie. Eguna borobiltzeko Joxe Angelekin dantaldia izan zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun