Orakunde egunean hasiko dira Elizondoko inauteriak ere

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 28a, 06:55
Aurten ere orga ikusgarriak izanen dituzte Elizondon.

Ortzirale arratsean danborrada izanen dute eta larunbat eguerdi partean karrozen desfilea

Ortzegun Gizen, Orakunde Eguna, Oilar Dantza… Izen ezberdinekin baina herri aunitzetan inauteriak hasteko eguna izan ohi da. Elizondon ere ikastetxeetako haurrek hasiko dute besta eta arratsaldean oilarren ordua izanen da.

Otsailak 28, ortzeguna

Oilar Dantza edo Orakunde eguna ospatuko dute Elizondoko ikastetxeetako haurrek. Urtero bezala, karrikadantza, bazkari eta jostetak izanen dira goizean. Arra­tsaldean, oilarren ordua izanen da.

 

Martxoak 1, ortziralea

09:00etan gazteak Gaztetxean elkartu eta puxka­bil hasiera emanen diote.

16:00 haurren desfilea izanen da, Ikastolako parketik abiatuta (eguraldi txarrarekin, Baztan pilotalekuan). Desfilearen ondotik, txokolatada antolatu dute haurrendako Foruen Plazan (eguraldi. Txarrarekin Iriarte pilotalekuan.). 20:00etan danborrada Herriko Etxetik hasita.

 

Martxoak 2, larunbata

11:30ean mozorro eta orgen desfilea ­ginen da herrian barna, parkeko ikastolatik abiatuta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun