«Ongi pasatzeko modua eskaintzen duten mozorroak ditut gustuko»

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 28a, 07:45

Maria Urrutia, Elizondoko inauterietan kuadrilarekin.

MARIA URRUTIA • Elizondoko gaztea 

Lagunekin irriak partekatzea eta mu­sika entzutea dira Maria Urrutiaren zaletasunetako batzuk eta horreta­rako bide ematen dutelako «geroz eta gehiago» maite ditu inauteriak. Urte andana daramatza herriak an­tolatzen duen ortzirale arratsaldeko danborradan parte hartzen: «bandari, zuzendariari eta danbor hotsei esker Elizondok dar-dar egiten du». 

Etxez etxe kantuan eta dantzan

Joan den urtera arte horixe zen eli­zondoar gaztearendako inauterien hasiera. Dena dela, aukera ikusi be­zala, ortzirale goizeko giroa dastatzea erabaki zuen: «lehenbizikoz, etxez etxeko bueltan ibili nintzen eta zora­garria izan zen». Gaztetxean bildu eta gosari ederra egin ondotik jantzi zu­ten mozorroa: «kantuan eta dantzan ibili ginen, etxeetan emandako moka­dutxo eta tragoxkak lagun genituela».

 

Musikak girotu, objektuarekin antzeztu

Biharamunari ernatzeko astirik eman gabe, «goizean goizik» hasi ohi du larunbata baztandarrak: «indarrak hartu eta kuadrilla bakoitzak pres­taturiko orgarekin karriketan barna ibiltzen gara». Dena dela, aitzinetik ere lan pixka bat egin behar izaten dute: «lagun-taldean elkartu eta mo­zorroa pentsatzen dugu». Ideiak bu­rutik paperera eraman ondotik, «boz­keta bidez, gai bakoitzari puntuazioa jarriz» aukeratzen dute urteko gaia. Aitortu digunez, ez da erraza izaten: «buruhauste handiak eragiten ditu eta denen gustukoa izatea zaila da».

Ongi pasatzeko gutti aski dela argi islatzen du Tarratak kuadrillak: «gaia erabakita dugularik, ez dugu lan han­dirik egiten». Bada, ordea, lagungarri zaien zerbait: «musika eraman ahal izateko zerbait egiten dugu». Elizon­doar gaztearearendako bada antzez­terakoan lagungarri den bertze gauza bat: «normalean objektu batean pen­tsatzen dut, esku artean zerbait iza­tea lagungarri zait. Itzuli eta buelta, mahai-inguruan egiten dute hurrengo geldialdia: «kuadrilla-bazkaria egite­ko ohitura dugu eta gogotsu bagaude ostatuetan akitzen dugu». Bazkariko solasaldiak gustuko dituela ukaezi­na bada ere, herri-giroa eteten duela iruditzen zaionez, bere proposamena bota du: «taldekako bazkarien ordez herri-bazkaria egitea ongi legoke».

 

Egun guztietan mugimendua

Inauterietan «goizean hasi eta gorpu­tzak iraun arte egoteko aukera» iza­ten du. Izan argi dagoelako edo izan gorputza hobe dagoelako, Urrutiak egunez diren bestak «nahiago» ditu. Ilun dagoenean ere ostatuetako argi­tasunean eroso sentitzen denez ez du erretiratzeko presarik izaten. Badaki berak horrenbertze gozatzeko herritar talde batek lan handia egiten duela eta ez ditu aipatu gabe utzi: «agerikoa da antolatzaileek egiten duten lana, haiei esker Elizondoko inauterietan adin guztiendako jendearendako dira».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun