Baztan-Errekako XIX. paxaka txapelketako bigarren finalerdian iazko txapeldunek galdu dute

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 20a, 12:00
Joan den urteko txapeldunek galdu egin zuten finalaurrekoan.

Baztan-Errekako XIX. paxaka txapelketako bigarren finalerdian iazko txapeldunek galdu dute

Baztan-Errekako XIX. Paxaka txapelketako lehen finalaurrekoak ezustea ekarri zuen ortziralean Iruritako Aranabia pilotalekuan eta lehen fasean partida guztiak irabazi zituen hirukoteak galdu egin zuen. Asteartean jokatu zen bigarrena eta honetan, iazko txapeldunek galdu egin zuten. 

Xabier Barberena, Iñaki Etxandi eta Kaiet Itoitzek 9-4 irabazi zieten Gorka Urtasun, Juan Mari Maia eta Joxe Itoitz, iazko txapeldunei. Partida berdindua eta bikaina joan zen lehenbiziko zatian, (1-1, 2-2, 3-3 eta 4-4) baina launako berdinketaren ondotik, joko guztiak egin zituzten  Xabier Barberenak, Iñaki Etxalndik eta Kaiet Itoitzek (9-4).

 

Finala eta hirugarren posturako lehia otsailaren 24an

Otsailaren 24an, igande arratsaldeko 7etan jokatuko dute finala Iruritako Aranabia pilotalekuan, beraz, Mikel Mindegia, Egoitz Prim eta Miguel Angel Iñarreak, Xabi Barberena, Iñaki Etxandi eta Kaiet Itoitzen kontra.

Aitzinetik, igande arratsaldeko 6etan, hirugarren posturako lehia jokatuko dute Manu Irigien, Xabier Mihura eta Joxe Mari Salaburuk, Gorka Urtasun, Juan Mari Maia eta Joxe Itoizen kontra.

Ondotik sari banaketa eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun