Ezustea izan da Baztan-Errekako XIX. paxaka txapelketako lehen finalerdian

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 18a, 20:00
Bigarren finalerdia astearte arratsean jokatuko dute.

Bigarrena otsailaren 19an, asteartean jokatuko dute Iruritako Aranabian 

Baztan-Errekako XIX. Paxaka txapelketako lehen finalaurrekoak ezustea ekarri zuen ortziralean Iruritako Aranabia pilotalekuan. Izan ere, lehen faseko partida guztiak irabaziak zituzten Manu Irigoien, Xabier Mihura eta Joxe Mari Salaburuk, lehen fasean laugarren izan ziren Mikel Mindegia, Egoitz Prim eta Migel Angel Iñarrearen kontra 7 eta 9 galdu zuten. 

Irabazleek merezimendu osoz lortu zute zuten finalerako txartela, txapelketako partidarik onena jokatu zuten eta bertzeak berriz nahi eta ezin ibili ziren. Hala ere, partida arras ona izan zen, txapelketako onena, dudarik gabe.
Ordu bat eta 20 minutuko lehia izan zen (0-2, 2-2, 3-3, 6-3, 6-4, 7-4, 7-7, 9-7).

Bigarren finalaurrekoa ere ortziralean jokatzekoa zen, baina bi pilotari eri zeudela eta otsailaren 19an, asteartean 20:30ean jokatuko dute Aranabian. Xabier Barberena, Iñako Etxandi eta Kaiet Itoitz; Gorka Urtasun, Juan Mari Maia eta Joxe Itoitzen kontra ariko dira.

Irabazleek, beraz, Mindegia, Prim eta Iñarrea izanen dituzte arerio igandeko finalean.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun