Euskaraldia

Euskaraldiaren azken txanpan ekitaldiak antolatu dituzte Baztanen

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 28a, 09:47

Kalejirak, dantzek, kantek, bertsoek.. girotuko dute herria astelehenean

Bertso-tailerra, monologoa eta Euskararen Eguneko ospakizuna izanen dituzte

Euskaraldiaren harira, hainbat ekitaldi antolatu dituzte eskualdean. Bertzeak bertze, Baztanen bertsolaritzari buruzko hitzaldi-tailerra, monologoa eta Euskararen Egunerako ospakizuna prest dituzte. Azaroaren 30ean, abenduaren 2an eta abenduaren 3an, hurrenez hurren.

 

Azaroaren 30ean bertsolaritza hizpide

Baztango Bertso Eskolak Bertsolaritza puntuagarria. Nola epaitzen da bertsoa hitzaldi-tailerra antolatu du. Arkaitz Goikoetxeak hartuko du hitza, Arizkunenean, 20:00etan.

Abenduaren 2an monologoa

Igandean, berriz, Mikel Bermejoren eskutik, Euskaldun light monologoa izanen da entzungai. 19:00etan, Arizkunenean bilduko dira. 

Euskararen Egunerako hainbat ekitaldi

Abenduaren 3rako Baztango Euskalgintzak ekitaldiak prest ditu. 11:00etatik aitzinera Elizondoko plazan elkartuko dira. Kalejira, dantzak, kantak, bertsoak, zopak... gisa guztietako ekitaldiak izanen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun