Eutsi baserriari bazkaria egun berean
Egun berean, ‘Eutsi baserriari’ goiburupean nekazarien bazkaria ere antolatu dute 14:00etan Antxitonea trinketean.
Bovéren mintzaldia baino lehenago, zine emanaldia eta Landa eremuaren garapenean ekonomia eta hizkuntza eskutik goiburupean, Mexikoko nahuatl hizkuntza eta Tosepan kooperatiba taldearen kasuaz Lizbeth Sanchez Ortizek eskainitako solasaldia izan dituzte Landa Begiradak jardunaldietan.
Azaroaren 26an, azkenik, Adinekoen zaintzarako udal planaren aurkezpena eginen du Iñaki Buitron Arcinnova aholkularitzako teknikariak Arizkunenean (18:00).