Baztan-Bidasoa Ehorzketa zerbitzuek beilatoki berria ireki dute abuztuaren 10ean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2018ko abu. 10a, 13:53

Beilatokiko langileak, ortzirale eguerdian egindako inaugurazio ekitaldian. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Ortzirale eguerdian egin dute inaugurazio ekitaldia 

Baztan-Bidasoa Ehorzketa Zerbitzuak enpresak beilatoki berria ireki du Elizondon, Santiago karrikaren 79an. Inaugurazio ekitaldia abuztuaren 10ean, ortzirale eguerdian egin dute. Zenbait ordezkarik solastu dute, tartean, Uja Telletxeak langileen izenean, eta Aurreskuaren eta inaugurazioko zinta moztu ondotik, bisita egin dute instalazio berrietan barrena. Ekitaldia akitzeko, hamaiketakoa izan dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun