Ortzirale eguerdiko 12:00etan eginen dute inaugurazio ekitaldia
Baztan-Bidasoa Ehorzketa Zerbitzuak enpresak beilatoki berria irekiko du Elizondon, Santiago karrikaren 79an. Inaugurazio ekitaldia abuztuaren 10ean, ortziralean 12:00etan eginen dute. Zenbait ordezkarik solastuko dute eta Aurreskuaren eta inaugurazioko zinta moztu ondotik, bisita eginen dute instalazio berrietan barrena. Ekitaldia akitzeko, hamaiketakoa izanen da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!