Aurten sagar aunitz izan dute, gehiena Baztangoa eta %40 inguru Arizkungoa bertakoa. Gamioxarrea inguruan zaintzen dituzten sagarrondoetatik bildu dute sagar aunitz. Sagastietatik astoak tiratzen zuen gurdian eraman zituzten sagarrak Gamioxarrera, Txuputo karrikatik beheiti. Jo ala Jo Taldekoek Kirikoketa erritmora jo zituzten Jo ala Jo taldekoek eta jendetza handia bildu zen Arizkunera. Karriketan eskulangileen postuak eta janari-edarienak ere paratuak zituzten eta erraldoiak ibili ziren harat-honatean. Dena musika eta dantzekin ongi hornitua izan zen eta aurtengoan, dantza eskalapinekin egin zuten, baita oinutsik ere, egurrezko tako baten gainean. Nola ez, herri bazkari dotorea izan zuten goiz parteko ospakizunak akitzeko.
Bazkalondoan, berriz ere musika eta dantza izan zen, Manez eta Kobreak taldearekin eta arratsean Kupelategian egindako kontzertu eta parti apartarekin.