Ehunka lagun bildu dira Elizondon sexu erasoen kontra

Xorroxin irratia 2015ko urr. 22a, 09:56

Ehundaka lagun bildu ziren Elizondon sexu erasoen kontrako elkarretaratzean.

Balleko Etxeko eta Ikastoletako ordezkariekin batera, Nafarroako Parlamentuko presidentea ere bertaratu zen

Joan den igandean Baztanen ospatutako Nafarroa Oinezen jazotako ustezko eraso sexuala salatzeko elkarretaratzea deitua zuen Baztan Ikastolak urriaren 21ean Elizondon. Ehunka lagun bildu ziren elkarretaratzean. Baztango Udalak, Baztango emakumeen mundu martxak eta bertze hainbat erakundek bat egina zuten deialdiarekin. Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuko presidentea ere Elizondon izan zen.

 

Indarkeria sexistarik ez! zioen pankartaren gibelean egin zen elkarretaratze jendetsua. Baztan Ikastolak banatutako logotipo batek Bat erasotzen dutelarik denok erasotzen gaituzte! zioen eta kartel batzuetan Erasorik ez erantzunik gabe irakur zitekeen. Josune Ortega Baztan Ikastolako zuzendariak eta Elene Zabaleta presidenteak idatzi bat irakurri zuten, euskaraz eta gaztelaniaz, genero indarkeria jasaten duten emakumeekin elkartasunean eta horrelako gertakaririk berriz ez gertatzeko, berdintasunean eta errespetuan oinarritutako heziketa baten alde egin zuten.

Gertakaria dela eta, Nafarroako Ikastolen Elkarteak eta Baztango Udalak ere bere idatziak argitara eman dituzte.

Erlazionatuak

Olatz Zabala-Berako emakume taldea

Xorroxin irratia 2015 urr 22 Bortziriak   Bera

Ixone Telletxea-Berako zinegotzia

Xorroxin irratia 2015 urr 22 Bortziriak   Bera

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun