Giro ederra izan dute Errotaren Egunean Amaiurren

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko ira. 21a, 11:39
Txanbezpel taldeko soinulariek giro ederra sortu zuten Amaiurko errota inguruan.

Oraingoz ez dakite heldu den urteko ospakizuna non egin duten

Urdazubiren lekukoa hartuz, Errotaren Eguna Amaiurren ospatu dute aurtengoan, Baztango Balleko Etxeak eta Amaiurko errotak bultzaturik. Oraingoz, lekukoa Amaiurren gelditu da, ez baitago zehaztua heldu den urtean non eginen den ospakizuna.

 

Igandean giro epel eta eguzkitsua izan zuten Amaiurren Errotaren Eguna ospatzeko. Errotako tresnen inguruko erakusketa izan zen egun osoan eta Txanbezpel Ipar Euskal Herriko musikariek giro polita paratu zuten. Felipe Oiartzabal eta Isabel Gallego, Amaiurko errotako arduradunek gogotik egin behar izan zuten lana bixitariak asetzeko taloak egiten eta azalpenak ematen, bisita gidatuetan. Artisautza eta Baztango produktuen azoka ere egin zen eta eguerdian Baztango errotei buruzko diaporama aurkeztu zuten.

Arratsaldean bertako arto hazien trukea egin zen eta dantza herrikoiak izan ziren nahi zuen guztiarendako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun